25,8 milioi euroko saria banatu dute Txingudi merkataritza zentroko administrazioan.
25.880.509 euro. Horixe Irungo Txingudi merkataritza zentroko 7. administrazioan Euromilioiak zozketan parte hartu duen batek eraman duena. Astearte honetan izandako zozketan sariaren bost zenbakiak eta bi izarrak asmatu ditu, eta, gainera, bera izan da asmatu duen bakarra.
Hau izan da irabazi zuen konbinazioa: 4-17-44-23-3 eta izarrak 6-9.
Gipuzkoan lehenengoz tokatu da Euromilioien sari nagusia. Aurretik, 2016ko ekainean utzi zuen orain arte banatutako saririk handiena: 966.688,51 euro Donostian.
Loteriako eta beste zozketen artean, aurreko errekorra Trintxerpeko Odrietxe saltokiak zuen. 2014ko uztailean Primitivaren sari nagusia eman zuen, 12.500.000 eurokoa.
Txingudi merkataritza zentroa.