Udalak 116 sarrera gorde ditu, 29 saio bakoitzeko, emanaldien egunetan leihatilan saltzeko. Gauerditik ia 1.500 sarrera saldu dira, denak Internetez.
Itsas Etxea Auditoriumeko marka guztiak hautsi ditu
Go!azen antzezlanak. Lau emanaldi programatu ditu Hondarribiko Udalak, inon baino gehiago, eta ordu gutxitan sarrera guztiak saldu dira, emanaldien egunetan leihatilan saltzeko gorde dituzten gutxi batzuk salbu. Arma Plaza Kultur Zentroa ireki baino lehen saldu dira txartel guztiak, Kutxabanken online atariaren bitartez.
Apirilaren 8an, larunbatez, 58 sarrera jarriko dituzte salgai, 29 saio bakoitzeko, eta beste horrenbeste hurrengo egunean, igandean. Ohi bezala, lehen emanaldia baino bi ordu lehenago irekiko dute Itsas Etxeko leihatila.
Telesaileko sei aktorek parte hartzen dute obran