Meteo France agentziaren arabera, 6-8 metroko olatuak iritsiko dira euskal kostaldera ostiralean.
Froga zientifikorik ez dagoen arren, bistan da eguraldia erotu dela. Azaro bustienaren ondotik, abendu lehorra, eta hori eta gero izotz zuriak estalitako urtarrila. Asteburutik tregua, eta gaur termometroa 21 graduraino igo da. Eta otsailarekin urteko lehen enbata bortitza.
Bihartik berriro aldatuko da eguraldia. Mendebaldeko haizea zakar sartuko da, 100 kilometro ordu inguruko ufadekin. Itsasoa gaiztotuz joango da eta ostiralean, adi, 6 eta 8 metro arteko olatuak espero dira. Meteo Franceren iragarpena da, eta azken urteetako denboraldiekin bete-betean asmatu du Frantziako estatuko agentziak.
Zortzi metroko olatuak espero dira euskal kostaldean ostiralean. Irudia 2015ekoa da.