Komunikazioak jaitsi egin dira iaztik %8,61, eta, guztira, 3.904 izan dira.
Herritarrek abisu, kexa eta proposamenak badituzte HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez egin ditzakete, eta horri lotuta, udalak 2016ko balantzea egin du. Hain zuzen, aurreko urtean baino %8,61 jaitsi dira horri lotutako eskaerak, eta guztira, 3.904 izan dira. Batik bat abisuak izan dira jaitsi direnak.
Horiei erantzuteko udalak geroz eta denbora gutxiago behar du, eta batez bestekoa 5,72 egun dira.
Horiek helarazteko irundarrek batik bat 010 telefono zenbakia erabiltzen dute (2.494), baina Interneten erabilpena pixkanaka haziz doa, eta bi urtetan ia bikoiztu egin du kopurua, 1.173ra. HAZera joanda ere egin daitezke eskaerak.
Gaiei dagokienez, gehienak Txingudiko zerbitzuen ingurukoak (555) izan dira, eta parke eta lorategiak (459), udal ordenantzak (419 eta bide publikoko obrak (228), segidan.
Alkateak ere kanal bat badu zuzenean edozein gai berari helarazteko, eta Jose Antonio Santanok aplikazio baten bidez erantzuten die. Kasu horretan, erabiltzaileak jaitsi egin dira, 156ra.
Herritarren Arreta Zerbitzuan ere egin daitezke abisu, kexa eta proposamenak.