38 taldeetako ordezkariak larunbatean egin zuten aurkezpenean.
Oiartzundik bi, Irundik beste bi, eta Errenteria-Oreretatik bat. Horiek
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolaritza Txapelketara joango diren Oarso Bidasoko ordezkariak. Orotara, 38 taldek eman dute izena lehian, horien artean 267 partaide biltzen dituztelarik bertsolari, gai jartzaile, ordezkari eta epaile artean.
Txapelketak bi fase eta finaleko saioak izango ditu. Lehen fasean (otsailaren 3tik 12ra) 38 taldeak 12 multzotan banatu dira. Multzo bakoitzeko lehiak egin ondoren (taldeak buruz buru lehian), talde bakoitzeko lehena pasatuko da bigarren fasera.
Bigarren fasea martxoaren 9ra egingo dute. Bertan izango diren 12 taldeak lau multzotan banatuko dira, eta finalaurrekorako talde bakoitzeko lehena sailkatuko da.
Bi finalaurreko egingo dituzte lau talde horietan, bakoitzean bina talderekin. Saio horiek maiatzaren 6an (Alegian) eta 13an (Bergaran) izango dira. Horien irabazleek maiatzaren 27an izango dute jokoan Gipuzkoako Herriarteko Bertsolaritza Txapelketaren finala Azpeitian.
Saio bakoitzean talde bakoitzak
zein lan egin behar duen Bertsozale Elkartearen webgunean dago zehaztuta.
Hortaz, honakoak dira Oarso Bidasoko taldeak
Txingudi I (Irun)
- Bertsolariak: Abel Zabala, Iñigo Ugarte, Andoni Zelaia.
- Gai jartzaileak: Oinatz Mitxelena, Igauri Lopetegi, Peio Iriarte.
- Epaileak: Beñat Elosegi, Gotzon Aizpiolea.
- Ordezkariak: Laida Oronoz, Oihana Aranburu.
Txingudi II (Irun)
- Bertsolariak: Aitor Errazkin, Manu Goiogana, Zuhaitz Olazabal, Egoitz Zelaia.
- Gai jartzaileak: Mikel Garmendia, Adrian Arruti, Xabier Isasi.
- Epailea: Eneko Sanchez.
- Ordezkariak: Joxeja Zabalo, Mikel Garcia.
Lexoti (Oiartzun)
- Bertsolariak: Ander Lizarralde, Jon Otegi, Jokin Irastorza.
- Gai jartzailea: Leire Beloki.
- Epailea: Karlos Ibarguren.
- Ordezkaria: Mirari Martiarena.
Martzelina (Oiartzun)
- Bertsolariak: Josu Ibarguren, Iraitz Mateo, Jon Martin, Juanito Mitxelena.
- Epailea: Iker Goya.
- Gai jartzailea: Jon Diaz de Mendibil.
- Ordezkaria: Itziar Etxegia.
Xenpelar BE (Errenteria-Orereta)
- Bertsolariak: Aitor Albistur, Arkaitz Oiartzabal, Haritz Casabal.
- Gai jartzaileak: Lide Lasa, Ziortza Agirrezabala.
- Epaileak: Iñigo Legorburu, Patxi Petrirena.
- Ordezkariak: Julian Albistur, J. L. Maritxalar, Aitzol Pikabea, Ion Markes.