Markagailuak adierazten duena baino zailagoa
Express Hondarribia Ikasbasket taldeak Askartza Claret menderatu du, atsedenaldian atzetik joan arren.
Express Hondarribia Ikasbastek saskibaloi taldeak Askartza Clareten kontra irabazi zuen larunbatean Hondartza kiroldegian (59-43), Euskadiko Bigarren Mailako hamahirugarren jardunaldian. Markagailua ikusita, garaipen erraza izan zela dirudi, baina ez zen horrela izan. Lehen bi laurdenetan ohikoa dutena baino askoz gutxiago saskiratu zuten hondarribiarrek eta Askartza joan zen markagailuan aurretik (21-24). Baina bigarren zatia beste gauza bat izan zen. Aldalekutik amorratuta atera zen Ikasbasket eta defentsa itogarria ezarri zuten zelaian. Saski azpitik ateratzea asko zaildu zioten Askartzari eta baloi asko errekuperatu zituen etxeko taldeak, saskiratze errazak lortuz. Hirugarren laurdena 16-0ko partzialarekin hasi zen, eta hortik aurrera hondarribiarrek aldeari eutsi zioten. Garaipen garrantzitsua, aurkarietako bik huts egin zutelako. Navarro Villosladak bigarren postua galdu zuen ezustean etxean Paz de Zigandareki galduta, eta Ikasbasketen puntuekin zegoen Las Bellotas taldeak ezin izan zuen Burdinolarekin —getxoztarrak bigarren jarri dira—. Hain zuzen ere, hurrengo asteburuan Las Bellotasen kontra jokatuko dute hondarribiarrek, Gasteizen. Bosgarren tokia izango dute bi taldeek jokoan; lehen itzulian 14 puntugatik irabazi zuen Ikasbasketek (