Larunbat honetan izango da ikastaroa, Ficoban.
Larunbat honetan, hilak 4, Biobeauty kosmetiko naturalak egiteko ikastaroa emango dute Ficoban. Ekitaldi hori, Bioterra azokaren osagarria izango dela aurreratu du erakustazokak. Ekainean izaten da produktu ekologiko, bioeraikuntza, energia berriztagarri eta kontsumo arduratsuaren azoka.
Ikastaroa Nuria Gavalda adituak emango du, eta hain zuzen, azken edizioan Biobeauty Guneak izandako arrakastaren eraginez egingo dute, Ficobaren esanetan.
Izena
webgune honetan eman daiteke.
Ikastaroak atal teorikoa eta praktikoa izango ditu. Atal teorikoan, kosmetiko naturalak zer diren, legeak zer dioen eta zein oinarrizko osagarri dituzten ikusiko dute, besteak beste. Atal praktikoan berriz, olio kosmetikoen barruan, serum bat egingo dute; gel kosmetikoen barruan, gel bat eta krema kosmetikoen barruan, krema bat, denak aurpegirako.
Biobeauty tailerrean kosmetiko naturalak egiten irakatsiko dute.