Euskal Telebistako telesail arrakastatsuaren antzerki moldaketaren lau saio jasoko ditu Hondarribiak, bina apirilaren 8an eta 9an.
Apirilaren 8an eta 9an, bina saiotan, 16:00etan eta 18:30etan.
Go!azen antzezlanaren lau saio programatu ditu Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumak. Hasieran
bi saio iragarrita bazeuden, Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak baieztatu du lau izango direla antzezkizunak, bi larunbatean eta beste bi igandean. Hala, 1.600 pertsonek izango dute Basakabiko abenturetan oinarritutako obra Itsas Etxean ikusteko aukera.
Etzitik, asteazkenetik, izango da sarrerak erosteko aukera. Hasteko, Arma Plaza kultur gunean jarriko dira salgai, 8 euroan helduentzat eta 5 euroan 18 urtetik beherakoentzat. Interneten ere izango da erosteko modua,
Kutxabanken atarian.
Abenduaren 22an estreinatu zuten
Go!azen antzezlana Ordizian. Glu-Glu Produkzioak konpainiak iragarritakoaren arabera, orain arte hamasei herrik programatu dute obra, eta Hondarribia da lau saio antolatuko dituen herri bakarra.
Telesaileko sei aktorek parte hartzen dute obran