Larunbatean garai berriko IV. herri olinpiadak hasiko dira Hondarribian, inaugurazio ekitaldiarekin. HITZAk jarraipen berezia egingo du.
Larunbatean egingo dute inaugurazio ekitaldia, Arrantzale Auzoan
Hogeita bat talde lehiatuko dira larunbatetik aurrera garai berriko Hondarribiko IV. Herri Olinpiadetan. Hogeita bat kuadrilla eta helburu bakarra, iaz Hok Ez Pattuk taldeak irabazitako bikingo kaskoa janztea.
Bi dira estreinakoz izena eman duten taldeak, Tente Ta Potente eta Anonimus. Gainera, Xerinkeneko Erliak eta iaz lehen aldiz aritu ziren Abutardak elkartu egin dira, eta Xerinkeneko Abutardak bezala jardungo dute aurten, intsektuak hegazti bilakatuta. Kontuz beraiekin, baja batzuk izan dituzten arren, elkartu diren bi taldeak top5-ean sailkatu baitziren iaz.
Bionttuak eta Heldu da Biasoia! ere elkartu dira, eta Bionttuen Biasoia osatu dute. Sailkapenari begira kontuan hartzekoak ere, batez ere aurten, kultur arloko probek garrantzia handia izango dutela. Xerinkeneko Abutardekin bezala, larunbatean ikusi beharko da Heldu dire Bionttuak fusioa edo infusioa izan ote den; inaugurazio ekitaldian janzten duten elastikoen koloreei arreta jarri beharko zaio zalantza hori argitzeko.
2016an baino sei talde gutxiago izango dira aurten, eta egitaraua murriztu dute ere,
sei jardunaldi guztira. Klasikoetako batzuk ez dira faltako, ginkana, proba gastronomikoa, bazkaria… eta parodia.
Hondarribiko HITZAk gertutik jarraituko ditu IV. Herri Olinpiadak eta webgune berezia prestatzen ari da. Hurrengo egunetan xehetasun gehiago emango dugu.
Hondarribiko IV. Herri Olinpiadak. Taldeak
- Ashkorax
- Tximista
- Hok Ez Pattuk
- Kalimotxo Gainean
- Bionttuen Biasoia
- Barrio Txinokuak
- Hirekin Enak Ariki! + Kolax
- Nudistak Eta Naturistak
- Iguinak
- Tente Ta Potente
- Ur Karruxa
- Mixikuak
- Josu Belea Makil Idorrean
- Anonimus
- Eskiletako Abortuak
- Xerinkeneko Abutardak
- Ziplo Lurrera
- Klaro Kon Gas
- Putteruan Alabak
- Pexperlantak
- Hau Loia