Otsailean mozorro tailerra egingo dute Javier Ugarte kaleko bulegoan, SantaMariaMadalena arte tailerraren laguntzarekin.

Hondarribiko inauterietako iazko desfileko parte hartzaile bat
18 eta 29 urte bitartekoentzako mozorro tailerra egingo dute otsailean Hondarribiko Gazteen Zerbitzuan, SantaMariaMadalena arte tailerraren laguntzarekin. Prezioa 5 eurokoa da eta otsailaren 3a da izena emateko azken eguna. Interesa duenak Javier Ugarte kaleko bulegora joan behar du, eta ordainketa bertan egin.
Tailerra otsailaren 9an eta 16an egingo dute, arratsaldez, 10:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago behar duenak, 943 64 47 52 telefono zenbakira dei dezake.
Ikusi iazko desfileko argazkiak