Cristina Laborda Bide Publikoetako zinegotziak bi taldeek euren kexa egiteko komunikabideak erabili izana salatu du.
SPI Si Se Puede Irun eta EH Bilduk egindako kritikei erantzunez, Cristina Laborda Bide Publikoetako zinegotziak bi taldeek euren kexa egiteko modua salatu du, eta horrez gain, terraza zehatz horien gaineko azalpenak eman ditu. Hala, gainontzeko terraza iraunkorrek bezala, baldintzak betetzen dituztela gaineratu du.
Labordaren arabera, bide publikoaren okupazio guztiek kontrolak pasatzen dituzte, eta ordenantza betetzen ez bada, behar den bideetatik ekiten dela adierazi du: “Noski kontuan hartzen dela larrialdietako ibilgailuek sarbidea izan dezatela, Zabaltza plazan edo Luis Marianon gertatzen den bezala, oinezkoentzako gune diren terraza finkoak, eta hor ez dut entzun SPI edo EH Bilduren kexarik”.
Bestalde, plenoan gai hori lantzeko hitzik ez hartu izana kritikatu du, eta “horretarako toki egokia” dela iritzi dio, kontuan hartuta, telebista bidez eta udalaren webgunean zuzenean eskaintzen dutela. Horren tokian komunikabideak erabili izana salatu du.
Jarri dituzten mahaitxo finkoak (Argazkia: Facebook).