Bi udal taldeek sinatutako testuan azaltzen dutenez, larrialdietako ibilgailuei igarobidea oztopatzen die.
San Juan plazako alde batean jarri dituzten terrazetako mahaitxo finkoak egokiak ez direla uste dute SPI Si Se Puede Irun eta EH Bilduk. Zehazki, Leon Iruretagoiena eta Prudentzia Arbide kaleen artean jarri dituzte, eta horren gainean azalpenak eskatu dizkio udalari.
Bi udal taldeek sinatutako testuan azaltzen dutenez, larrialdietako ibilgailuei (anbulantzia, suhiltzaile edo polizia) igarobidea oztopatzen die, eta horrek herritarren osasun nahiz segurtasunean izan dezakeen arriskuaz ohartarazi dute.
“Ez dugu ulertzen nola udal gobernu honek baimen dezakeen bere okupazioa”. Horrekin batera, gogora ekarri dituzte bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen udal ordenantza. Hala nola, mahaien eta establezimenduaren pareko fatxaden artean hiru metroko tartea utzi beharko dela zehazten du, eta pasabide gisa zehaztutako tokietan instalatzea debekatzen du.
Azkenik, zehaztu dute ez daudela terraza iraunkor horiek jarri dituzten establezimenduen kontra, baina, hasteko, alternatiba bat bilatu behar dela iritzi diote.
Jarri dituzten mahaitxo finkoak (Argazkia: Facebook).