Telmo Sanz Altxu da egilea. Guztira, 23 lan aurkeztu dira.
Katea auzoko Inauteriak
Udalak antolatzen duen inauterietako kartel lehiaketak badu garailea, eta horrenbestez, kartela. Irabazlea Telmo Sanz Altxu da, eta
Nekazari jauna lanarengatik irabazi du lehiaketa.
Horrenbestez, bi sari irabazi ditu, batetik, berak egindako kartelak inauteriak iragartzea, eta, bestetik, ekonomikoa, 500 euro.
Aurkeztutako 23 lanen artean, akzesit bat ere banatu dute, eta Iñaki Fernandez Iturmendik jaso du,
Irungo inauteriak lanarengatik. 150 euro emango dizkiote.
Irabazlea eta akzesita erabakitzeko ardura inauterietako desfilean parte hartzen duten konpartsak izan dira.
Bestalde, jasotako lanekin erakusketa antolatu dute, eta otsailaren 10etik 16ra ikusi ahal izango dira, Amaia KZn.
2017ko inauterietako kartela.