Irisgarritasuna hobetzeko zenbait lan egingo ditu udalak
Hesi arkitektonikoak kenduko ditu udalak datozen bi hilabeteetan, hiriko zenbait tokitan
Hesi arkitektonikoak kenduko ditu udalak datozen bi hilabeteetan, hiriko zenbait tokitan. Lanak aste honetan bertan hasi dira Puianan, eta Euskal Herria hiribidean eta Cesar Figuerido kaleetan ere beste zenbait obra egingo ditu.
Zehazki, espaloiak jaitsiko dituzte, edo, aukerarik ez badago, oinezkoentzako pasabideak jarriko dituzte. Azken kasu horretan espaloia oinezkoentzako bidera hurbiltzea dela asmoa zehaztu du udalak, hala, oinezkoak segurtasun handiagoarekin pasatzeko aukera izan dezan.
Lan gehiago ere aurreikusita ditu udalak: Virgen Milagrosa, Eguzkitzaldea, Aranzateko Jauna kaleetan eta Olaberriako errepidean. Horrez gain, oinezkoentzako bide berri bat egingo du Katea auzoan, Harmugarrieta kalean.
Kanpaina horrek 79.468 euroko aurrekontua du.