Bigarren urtez jarraian jaso du aipamen hori Hiruzta Bereziak.
Hiruzta Berezia 2015 ardo zuriak zilarrezko domina irabazi berri du International Wine Challenge (IWC) lehiaketan. Bigarren urtea da Hiruzta Bereziak zilarrezko domina lortzen duela bertan; lehiaketan saria jaso duen txakolin bakarra da Hondarribikoa.
Erresuma Batuan egiten den ardo lehiaketa garrantzitsuena da IWC, eta munduko ezagunenetarikoa, mundu osoko epailez osaturiko epaimahaia biltzen baitu.
Hiruzta txakolindegia, Hondarribiko Jaitzubia auzoan