Helburua 7.000 euro lortzea da bi hozkailu erosteko, baina, gutxienez, bat erosteko adina lortu nahi dute.
Crowfounding edo diru bilketa kanpaina bat martxan jarri du Bidasoko Bidazi elkarteak. Elkarte horrek eskualdeko baserritar eta ekoizle txikiak biltzen ditu, eta produktu ekologikoak saltzen ditu. Kanpaina horren helburua bi hozkailu edo gutxienez bat erostea da. Bi hozkailu erosteko 7.000 euro beharko lituzke, eta bakarra erosteko erdia.
Bidazi duela hiru urte martxan jarritako proiektua da, eta, orain, jauzi bat eman nahi du, produktu freskoen eskaintza bermatzeko: “Horrela, ekoizleei produktu gehiago saltzeko aukera eman eta kontsumitzaileentzako eskaintza zabalduko dugu”.
Crowfoundingean parte hartzen dutenek
webgune honetan egin dezakete. Bidaziren arabera, trukean azokan eskuratu daitezkeen zenbait produktu jasoko dituzte, hala nola, sagardoa, ardoa, gazta…
Bertako eta kalitatezko produktuak eskainiko dituzte Labore Txingudik eta Labore Oarsok.