AHTren Irun eta Donostia arteko zatia 2019rako prest izango dela dio De la Sernak
Atzo Espainiako Sustapen ministroak egin zituen adierazpen horiek, senatuan.
Atzo Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak 2019rako AHTren Irun eta Donostia arteko tartea bukatzea espero dutela iragarri zuen. Irungo EAJ pozik azaldu da iragarpen horrekin.
Hain zuzen, Espainiako Senatuan egin zituen adierazpenok De la Sernak EAJk egindako galderei erantzunez, eta bertan gaineratu zuenez, lanak epe laburrean hasiko dira, eta 2019rako bukatuta edukitzea espero dute. Espainiako Gobernuak 200 milioi euro inbertituko ditu tarte horretan.