Azken egunetan zoru klausulen inguruan eman diren informazioen inguruan, dei eta eskaera ugari jasotzen ari dira KIUB kontsumitzaileen bulegoan, eta horren arabera, hainbat gomendio eman ditu. Lehenengo eta behin, kaltetuak izan direnek bankura joan behar dutela azaldu du, erreklamazioa egin nahi dutela esanez. Horri lotuta, gogorarazi du prozedura doakoa dela erabat.
Behin erreklamazioa eginda, entitateak bueltatu behar duenaren kalkulua egin jakinarazi beharko dio bezeroari, interesak kontuan hartuta, edo, bestela, erreklamazioa bidezkoa ez bada, horren arrazoiak eman beharko dizkio.
Ondoren, kontsumitzaileak kalkuluarekin bat datorren ala ez adierazi beharko du, eta baiezkoa bada, entitateak dirua itzuli beharko dio, gehienez, hiru hilabeteko epean. Ezezkoa bada, berriz, kontsumitzaileak bide judizialera jo nahi duen erabaki beharko du
Edonola ere, bankutik pasatu direnek bulegora jotzeko aukera dutela gogorarazi du KIUBek,
webgunearen bidez,
posta elektronikoz edo 943 50 55 36 telefono zenbakira edo HAZeko 010era deituta.
Herritarren Arreta Zerbitzua, San Martzial kalean.