Bi jardunaldiren ondoren sei talde daude Gipuzkoako Ohorezko Mailan lehen postuan berdinduta, horien artean Marlaxka.
Gipuzkoako Ohorezko Mailako liga ondo hasi du Hondarribiko Marlaxka Xake Taldeak. Lehen bi jardunaldietan garaile atera da, eta multzoko buruan daudenekin hasi du denboraldia (
sailkapena). Larunbatean Easo Bren kontra irabazi zuten Kasino Zaharrean (2,5-1,5).
Hamabi taldek osatzen dute Ohorezko Mailako multzoa eta bi jardunaldien ondoren, sei dira bost punturekin lehen postuan berdinduta dauden taldeak: Billabona, Agustin de Leiza, Gros, Alfil, Iriondo eta Marlaxka.
Hain zuzen ere, horietako baten kontra lehiatuko da Hondarribiko taldea hurrengo jardunaldian. Beasainen jokatuko dute, hango Alfil elkarteko lehen taldearekin.
Marlaxkak bost talde
Aurten ere bost talderekin hartuko du parte Marlaxkak lurraldeko ligetan. Ohorezko Mailan ari den Marlaxka Arekin batera, Marlaxka B Lehen Mailan jokatzen ari da, Marlaxka C Bigarren Mailako B multzoan, eta Hirugarren Mailan Marlaxka D eta Marlaxka E daude izena emanda (
ikusi emaitzak).
Etxeko partidak Kasino Zaharreko ganbaran jokatzen ditu Marlaxka taldeak