Ehun mila eurotik gora elkartasun proiektuentzat
Hondarribiko Udalak Asia, Afrika eta Ertamerikan lanean diharduten 17 erakundeen proiektuak diruz lagunduko ditu.
Diru-laguntza jasoko duten proiektuak
- Taupadak Elkartea. Bolivia (Beni-Tipnis). Ur edangarria eta oinarrizko saneamendua, ama-haurren heriotza deuseztatzeko eta Chiman indigenen osasuna zaintzeko. 6.776 euro.
- Chiapas Enea. Mexico (San Cristobal de las Casas). Chiapaseko jatorrizko emakumea gaitzeari begirako garapen turistikoa. 7.100 euro.
- Txingudi Vida. Burkina Faso (Kamboice). Txingudi Eskola – Cantina Papillote eraikitzea eta eguzki plakak jartzea. 6.760 euro.
- Elan Euskadi. Nikaragua (Ulpiano Vigi-Escalera). Nikaraguako Beka-Fondoa 2017. 11 ikasleren matrikula eta unibetisitate tasak ordaintzea. 4.000 euro.
- Lankidetzarako Ingeniaritza. Benin Errepublika. Lehen Hezkuntzako ikastetxea Boko hirian. 4.500 euro.
- Mugen Gainetik. Guatemala. 4 Distrituko emakumeek, hiri segurua eta indarkeriarik gabeko hiria sustatzen dute Limaren hegoaldean. 5.349 euro.
- Emigrad@as sin fronteras. Irak herrialdeko Kurdistan. Elikagaiak, oinarrizko osasun arreta eta laguntza psiko-soziala ematea gizon, emakume eta ume siriar eta kurdu errefuxiatuei. 4.500 euro.
- Behar Bidasoa. Rwanda. Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak sendotzea eta Kabugako garapen eremuan Bjogas teknika satizea. 7.100 euro.
- Gipuzkoako Oskar Romero Solidaritate Batzordea. El Salvador (Ahuachapan). Tabuka herrialdeko nekazaritza arloko emakumeentzat diru-sarrerak sortzea ekonomia solidarioaren ereduaren barruan. 4.500 euro.
- Gure Laguntza. India (Bardipada-Surat). lraultza Zuria, haurdun dauden eta ama diren emakumeentzako elikadura. 7.100 euro.
- Abay Nilo Azul. Etiopia (Oronia, Walmara Distritua, Gaba Kemisa). Hezkuntza azpiegiturak eta nesken eskola kluba zabaltzeko proiektua. 7.000 euro.
- Calcuta Ondoan. India (Mendebaldeko Bengala, distrituak: South 24 Parganas, Burdwan, Hugli u West Mindnapur). Argi-emakumeak, genero rolak puskatzen proiektua. 4.500 euro.
- Proyde-Proega Fundazioa. Benin Errepublika (Atlantiko Departamentua, Akassato, Calavi). Akassaton eremuko gazteei kalitatezko formazio profesionalerako eskaintza. Batxilergoko lizeoa eraikitzea. 5.500,00 euro.
- Adoc karitatezko lanen elkartea. Guatemala (Nueva Santa Rosa). Lehen mailako arreta. 6.200 euro.
- Denok Osasunaren Alde DOA. Bolivia (Beni Departamentua). Osasun Sistema indartzea, laguntza eta formazio alorrean. Traumatologia misioa. 7.100 euro.
- Manos Unidas. Togo. Kara lurraldeko nekazaritza eremuan ur edangarrirako eskuragarritsuna hobetzea (III. zatia). Zulatutako putzuak eraikitzea, babes plataforma eta informazio-plakarekin hornituta. 5.500 euro.
- Derandein Fundazioa. Etiopia (Meki). Let Children Have Hone umezurztegi eta haurtzaindegian hauskortasun egoera larrian dauden umeen oinarrizko eskolaratzea eta arreta hobetu eta sustatzea. 4.500 euro.
- Bakerako Lankidetza Batzarrea. Guatemala (Ojer Caibal, San Jose udalerria). Laguntzea oinarrizko kontsumoko nekazaritza biziberritzen, eta elikagaiekiko eskuragarritasuna, egonkortasuna eta kalitatea hobetzea. 5.500 euro.