Parte hartzea sustatze aldera, formatu digiteko lanez gain, A4 formatukoak ere onartuko ditu epaimahaiak.
Hondarribia Blues Festival jaialdiaren kartela lehiaketa bidez aukeratuko dute aurten ere, bigarrenez. Dagoeneko lanak aurkezteko epea ireki dute eta otsailaren 11ra arte izango da parte hartzeko aukera (
ikusi oinarriak). Irabazleak 500 euroko saria jasoko du.
Maria Serrano Turismo arloko zinegotziaren hitzetan, iazko esperientzian oinarritu dira deialdia egiteko: “Iazko ediziora arte diseinatzaile batek egiten zuen kartela urtero, baina beste urrats bat eman nahi genuen eta lehiaketa deitu genuen iaz. Parte hartzea eta kalitatea handia izan zen eta aurten errepikatzea erabaki dugu”.
Iazko lehiaketa Sergio Perez irundarrak irabazi zuen