Ostegunetik larunbatera utzi ahal izango dira elikagaiak.
Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak elikagaien karabana antolatu du hamahirugarrenez. Beste urte batez, Euskal Herrian bildutako elikagaiak Tindufera (Aljeria) eramango dituzte, hango errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren sahararrek jaso ditzaten.
Irunen, hiru egunez, Kabigorrin utzi ahal izango dira elikagaiak, ostegunetik larunbatera (hilaren 26tik 28ra), 19:00etatik aurrera. Besteak beste, honako elikagaiak eskatzen dituzte: atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta konpresak.
Tinduf errefuxiatuen eremua, Sahara basamortuan