Otsailean bi proba egingo dituzte, martxoan beste bi, eta apirilan azkeneko biak. Apirilaren 29an bukatuko dira Hondarribiko IV. Herri Olinpiadak.
Sei jardunaldi izango dira aurtengo olinpiadetan
Otsailaren 4an hasi eta apirilaren 29an bukatuko dira garai berriko Hondarribiko IV. Herri Olinpiadak. Gazteak sei jardunaldi antolatzen ari dira, bina otsailan, martxoan eta apirilean egiteko. Mendi proba kenduta —apirilaren 9an egingo dute, igandez—, gainontzeko guztiak larunbatetan izango dira.
Kokapenei dagokionez, Portuak bi jardunaldi jasoko ditu, beste bi Alde Zaharrak, parodia Jostaldin egingo dute eta mendi proba, Jazikibelen.
Honako egitaraua osatu dute:
- Otsailak 4. Inaugurazio ekitaldia, arratsaldez, Arrantzale Auzoan.
- Otsailak 24. Parodia, gauez, Jostaldi pilotalekuan.
- Martxoak 11. Ginkana, arratsaldez, Arma Plazan eta Apezpiku plazan.
- Martxoak 25. Sukaldaritza, San Pedro kalean.
- Apirilak 9. Mendi proba, egun osoz, Guadalupe inguruan.
- Apirilak 29. Bazkaria, Kasino Zaharrean.
Otsailaren 4an hasiko dira olinpiadak, inaugurazio ekitaldiarekin. Hasierako proba hori antolatzeko bilera egingo dute ostiral honetan. Santiago kaleko 15. zenbakiko gazte lokalean elkartuko dira, 19:30ean. Lagundu nahi duenak, aukera izango du.