Azken egunetan izandako eraso matxistak salatu zituzten, Portugaleten, Burlatan eta Valentzian.
“Nazkatuta” daudela argi eta garbi utzi zuten ostiralean indarkeria matxistaren kontra Txingudi Anti Sexistak deituta (TAS) egin zuten elkarretaratzean, Zabaltza plazan. Bertan, zehazki, azken egunetan izandako eraso matxistak salatu zituzten, Portugaleten, Burlatan eta Valentzian (euskal herritar bati gertatu zaio).
“Aspertuta eta kokoteraino” daudela esan zuten, euren beharrak entzuten ez direlako, baita erasoak jasan eta hauekin bizi behar dutelako ere. Horrek guztiak “emakumeekiko opresio eta biolentziak iraunarazi” egiten dituela iritzi diote. Zentzu horretan, erakunde eta agintariei “ardura” eskatu zieten, eta, bestetik, hausnarketa indibidual eta kolektibora deitu zuten.
Bi hildako, bost egunetan
Hilaren 14ean, Burlatan, emakume bat hil zuten. Bikotekideak hiltzailea bera izan zela aitortu zuen, eta, ondoren, gorpua errekara bota zuela esan zuen. Aurretik, hilaren 10ean, Portugaleten, 90 urteko emakume bat hil zuen ustez semeak. Azkenik, hilaren 15ean, amarekin espetxean bizi den 2 urteko neska bat labanaz bortizki eraso zuten, eta aitari egotzi diote erasoa.
TAS Txingudi Anti Sexistak egindako elkarretaratzea (Argazkia: Angula Berria).