2017ko Hondarribiko Inauteriak iragartzeko irudiaren irabazleak 450 euro poltsikoratuko ditu.
Hondarribiko Udalak gogorarazi duenez, larunbata da azken eguna inauterietako kartel lehiaketara aurkezteko. Hortaz, hiru egun baino ez dira falta, gaur, bihar eta larunbata. BAZ bulegoan aurkeztu behar da kartela, beharrezko dokumentazioarekin batera (
irakurri baldintzak).
Ohi bezala, kartelaren neurria 70×50 zentimetrokoa izango da, bertikal itxurakoa, eta nahitaez honako leloa adierazi behar du:
Hondarribia – Inauteriak 2017.
2017ko Hondarribiko inauteriak iragarriko dituen kartelaren egileak 450 euro jasoko ditu. Kartel hori eta lehiaketara aurkeztuko gainontzekoak Arma Plaza kultur gunean aurkeztuko dituzte, otsailaren 20tik martxoaren 5era.
Joan den urteko inauterietako irudi bat, Arma Plazan larunbat arratsean hartutakoa