Bilkura datorren ostegunean, hilak 26, izango da auzo elkartean.
Alkatea Auzoetan programaren barruan, Jose Antonio Santano alkatea Anaka-Puianako bizilagunekin bilduko da, datorren ostegunean, hilak 26, auzo elkartean (Muinogaina 46). 2017an egingo duen lehen bilera izango da, aurretik, Larreaundi, Belaskoenea, Artia, Dunboa, Behobia, Elitxu eta San Migel auzoetan egin ditu.
Astelehentik aurrera, topaketaren inguruko informazioa banatuko dute auzoan. Bileraren ondoren, berriz, bertan hartutako erabakiak
udalaren webgunean argitaratuko dituzte.
Norbaitek bilerara joaterik ez balu, baina ekarpenen bat egin nahiko balu,
udalaren webgunean bertan aurkituko du esku orri bat betetzeko Herritarren Parte Hartzea, Alkatea Auzoetan atalean.
Alkatea auzoetan bilera errondaren barruan, Artian izan da Jose Antonio Santano.