Inauterietako kartelak ostiralera arte jasoko dituzte
Inauteriak otsailaren 23tik 28ra izango dira Irunen.
Udalak inauterietako kartel lehiaketa martxan jarri du, eta lanak ostiralera arte (14:00ak arte) entregatu daitezkeela jakinarazi du. Inauteriak otsailaren 23tik 28ra izango dira Irunen.
Bi sari banatuko dituzte: 500 euroko lehen saria, eta 150 euroko akzesita. Lanak bertikalean egon beharko dute (70×50), eta panel baten gainean joan beharko dute. Testu hau eduki beharko dute: Irungo inauteriak 2017 Carnavales Irun Otsailak 23-28 Febrero.
Bestalde, inauterietan desfilatu nahi duten konpartsek izena ere ostirala baino lehen eman beharko dute HAZen bulegoan. Udalak desfilean parte hartuko duten konpartsentzako diru laguntzak banatuko ditu (19.900 euro denen artean). Zein konpartsek parte hartuko duten zozketa bidez aukeratuko dute.