Ospitale Zaharrean egokituko duen aretoaren harira, udala "inprobisatzen" ari dela iritzi dio Ezker Anitza-IUk.
Irungo Udalak Ospitale Zaharreko areto bat etxerik ez dutenentzat prestatuko duela iragarri ondoren, Ezker Anitza-IUk ez du erantzun egokitzat jotzen, eta are gehiago, udalak gai horretan duen inplikazio eza salatu du. Oro har, irtenbide osoak eman behar direla iritzi dio.
Ospitale Zaharreko aretoaren harira, udala “inprobisatzen” ari dela iritzi dio Ezker Anitza-IUk, eta “baldintza egokiak” ez dituela kontuan hartzen: “Ezin dira areto batean hamaka batzuk jarri, eta hori nahikoa dela pentsatu”. Intimitatea, eta higiene, osasun eta elikagai neurriak kontuan hartu behar direla adierazi du.
Udala hartzen ari den neurri guztiak “partxeak” direla iritzi dio, eta Irunek dituen etxerik gabeko pertsonen kopurua kontuan hartuta, udalak urteak daramatzala esan du, horien beharrei aurre egin gabe: “Ez da politika osorik martxan jarri, ezta programa edo azpiegitura egokirik martxan jarri, zaurgarrien diren pertsonei laguntzeko”.
Horrez gain, neurri integral horiek gizarteratzea eta bizitza duin bat edukitzea kontuan hartu beharko luketela iritzi dio. Horretarako Housing First bezalako neurriak proposatu ditu.
LGTBI bandera, Ospitale Zaharrean