Bihar tenperaturak jaitsiko dira eta asteazkenean altuenak ez dira zerotik urruti ibiliko.
Zaparrada handiak bota dituen arren, ez da ur asko pilatu baratzetan
Ordu luzez aritu da bota eta bota, baina Gipuzkoako beste leku batzuetan eragin dituen kalterik ez dirudi izan denik Hondarribian. Arratsaldeko seiak eta erdietan izango da itsasgora baina hiru ordu lehenago Kostako baratzetan hartutako irudi honetan antzematen denez, ez dirudi egoera larritzeko modukoa denik.
Gauean atertzen hasiko da, eta bihar tenperaturak asko jaitsiko dira, baina bereziki asteazkenean. Baxuenak zero azpitik jaitsiko dira eta, asteazkenean, altuena zerotik gertu geratuko da. Hori bai, prezipitaziorik ez da espero.