Hobekuntzak, gaueko zerbitzuari eragiten diote gehienbat, Hondarribia eta Irun arteko, eta Hondarribia eta Donostia (herrietatik) arteko lineetan.
Ekialdebus konpainiak ordutegia zabaldu du urte berriarekin. Hobekuntzak, gaueko zerbitzuari eragiten diote gehienbat, Hondarribia eta Irun arteko, eta Hondarribia eta Donostia (herrietatik) arteko lineetan.
Hondarribia-Irun-Errenteria-Pasaia-Donostia lineari dagokionez (E77), jai bezperatan eta ostiraletan, 23:00, 24:00 eta 01:00etan aterako da, eta Donostiatik bueltan, 23:50, 00:50 eta 01:50ean. Larunbatetan, berriz, 23:00etatik 03:00ak arte aterako da orduro Hondarribitik, eta 23:50etik 03:50era Donostiatik, maiztasun berarekin (
ikusi E77 linearen ordutegia).
Eta Hondarribia eta Irun arteko gaueko zerbitzuan, larunbatetako E78 linean, maiztasuna areagotu du Ekialdebusek. Orain arte 40 minuturoko zerbitzua zen eta aurrerantzean ordu erdira jaitsi dute. Hondarribitik lehen autobusa 23:15ean aterako da, eta azkena 03:45ean. Irundik, 23:30ean aterako da aurrenekoa, eta 04:00etan azkena (
ikusi E78 linearen ordutegia).
Gainera, E25 linea ordu erdiz zabaldu dute, Hondarribia eta Irun arteko eguneko zerbitzua. Astelehenetik igandera, Irundik aterako diren azken bi autobusak 21:35ean eta 22:10ean aterako dira, eta Lurgorriraino iritsiko dira. Beste norabidean, Lurgorritik aterako diren azken bi autobusek 22:00etan eta 22:45ean izango dute abiatzeko ordua (
ikusi E25 linearen ordutegia).