Oinatz Mitxelena eta Izaskun Sorondoren eserlekuak hartuko dituzte Daniel Berasategi eta Jose Cayetanok.
Gaur goizean ezohiko plenoa egin dute Irunen EH Bilduko bi kargu uzteen inguruan. Hala, Oinatz Mitxelena eta Izaskun Sorondok euren karguak utzi dituzte, eta euren eserlekuak Daniel Berasategi eta Jose Cayetano hartuko dituzte. Berasategik, gainera, EH Bilduko udal idazkari lanetan arituko da. Aho batez onartu dute eguneko puntu bakarra.
Ondoren, Jokin Melida bozeramaileak aldaketaren azalpenak eman ditu. EH Bildu nazio mailan egiten ari den hausnarketaren testuinguruan eman direla adierazi du, eta hemendik aurrera, “fase berri bat” hasten dela. Hamar egun barru, bi zinegotzi berriak urtarrileko ohiko plenoan izatea espero du.
Herrigintza mailan eskarmentua duten pertsonak direla nabarmendu du Melidak. Cayetano irakaslea dela esan du, eta Berasategik Oiartzungo udaletxean lan egiten duela. Azken horrek lanari uko egingo diola azaldu du, zinegotzi lanak egiteko. Helburua udal gobernuari “egurra” ematea eta euren proiektua ezagutaraztea izango dela gaineratu du.
Mitxelena eta Sorondok egindako lana “ikaragarria” izan dela esan du, eta ezin dutela galdu eurek orain arte egindako guztia, “ezagutza handia zuten ez bakarrik udalaren baita inguruan mugitzen diren Bidasoa Bizirik, Txingudi Zerbitzuak…”. Alboan edukitzea espero du laguntzeko.
Jokin Melida izango da EH Bilduko bozeramailea.