Hilaren 25a da izena emateko azken eguna. Gipuzkoako txapelketarako sailkatzeko balioko du Bidasoaldekoak.
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako sailkatzeko proba egingo dute hilaren 27an Irungo Landetxa Auzo Egoitzan, Katea auzoan (Bizkaia kalea, 15). Bidasoaldeko Eskolarteko Banakako Xake Txapelketa, Hondarribiko eta Irungo jokalariei zuzenduta dago, benjamin, kimu eta haurrei, beti ere eskola kirolean izena emanda badute.
Txapelketarako izena emateko epea irekita dago eta hilaren 25a baino lehen egin behar da. Bi modu daude, 635 702 745 telefono zenbakira deituz (Carlos Pascual), edo
posta elektronikoz.
Txapelketa hilaren 27an arratsaldez egingo da, 17:45etik aurrera. Antolatzaileek 10 minutu (
finish) partidatako bost txandetako Suitzar sistemako txapelketa aurreikusi dute, baina parte hartzearen arabera aldatu dezakete.
Gipuzkoako txapelketarako sailkatzeko balioko du Bidasoaldekoak