Paula eta Aitana Etxeberria, Markel Gajate, Asier Burguete, Aritz Mendiola eta Ramon Agirre aktoreek parte hartzen dute 'Go!azen' antzezlanean.
Apirilaren 9an, igandez, iritsiko da
Go!azen antzezlana Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumera. Oraindik azken zirrikituak zehazteke dauden arren, bi saio eskainiko direla baieztatu daiteke, goizean eta arratsaldean bana.
Euskal Telebistako telesail arrakastatsuari lotutako antzezlana da, Basakabiko udalekuko amodiozko istorioak kontatzen dituena. Antzerkiko formatuan telesaileko sei aktorek parte hartzen dute: Paula eta Aitana Etxeberria, Markel Gajate, Asier Burguete, Aritz Mendiola eta Ramon Agirre. Horietako bat, Burguete, irundarra da, Markelen pertsonajea egiten duena.
Abenduaren 22an estreinatu zuten
Go!azen antzezlana, Ordizian. Orain arte hamabi emanaldi eskaini dituzte eta guztietan agortu dira sarrerak. Egun gutxi barru jarriko dira sarrerak salgai.
Telesaileko sei aktorek parte hartzen dute ‘Go!azen’ antzerki obran