2011 urtetik jasotako datu onenak dira. Bidaiari kopuruetan bezala, operazioetan ere gora egin du Hondarribiko aireportuak.
Hondarribiko aireportua erabili dutenen kopuruak gora egin du berriro
Aurreko urteko bidaiari kopurua %3,7an gainditu zuen iaz Hondarribiko aireportuak, 264.422 bidaiari guztira, azken bost urteetako daturik onena da, Aenaren arabera. Orotara, 6.950 operazio (lur hartzeak edo aireratzeak) egin ziren 2016an Hondarribiko pistan, aurreko urteko zenbakia %2,1ean gaindituz.
Abenduko datua ere jakinarazi du Aenak, eta iazkoaren antzerakoa da, zertxobait baxuagoa. 16.873 bidaiarik erabili zuten aurreko hilabetean Hondarribiko aireportua, 2015eko abenduan baino %0,8 gutxiago.
Urte osoan zehar Madril eta Bartzelonarekin lotura du Hondarribiak. Iazko udaran, gainera, Londresera (Lutton) eta Mallorcara ere atera ziren hegaldiak bertatik.