Baladas de un autorretrato da Diego Vasallo donostiarrak prestatu duen azken diskoa, eta igande honetan, Irunen aurkeztuko du, Amaia KZn. Kontzertua 19:00etan hasiko da.
Duncan Dhu eta Cabaret Pop taldeetatik igaro ondoren, 1997an hasi zuen bakarkako ibilbidea Vasallok, eta seigarren lana du azkenengoa. Lan honetan Elvis Presleyren “rock primitiboa” landu eta Tom Waitsen pausoak jarraitu dituela. Kantuak “hondarrezko soinuarekin eta zikin samarrak” egin dituztela argitu du Vasallok.
Hainbat kolaborazio izan ditu: Toño Lopez bateria eta perkusioan, Goyo Chiquito kontrabaxuan, Pablo Fernandez gitarra akustiko, ukelele, piano eta armonioan eta Fernando Macaya gitarra, mandolina, banjo eta pedal steel-ean. Ivan Gonzalez, The Puzzles, Cesar Pop, Quique Gonzalez izan dira beste kolaborazioak.
Diego Vasallo