Bost antzerki emanaldi, bi dantza emanaldi eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizuna ikusteko aukera izango da.
Datozen hiru hilabeterako Amaia KZk izango duen programazioa aurkeztu dute, eta bost antzerki emanaldi, bi dantza emanaldi eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizuna ikusteko aukera izango da. Azken hori hilaren 22an izango da, saio bikoitzarekin, 16:00etan eta 18:ooetan.
Hasteko, larunbat honetan, hilak 14, Luis Piedrahitaren umore ikuskizuna izango da, 19:00etan.
Antzerkiari dagokionez,
Los vecinos de arriba antzezlana nabarmendu daiteke. Cesc Gay zinema zuzendari entzutetsuak zuzendu du, eta Eva Hachek parte hartuko du, besteak beste. Martxoaren 5ean eskainiko dute.
Programazio horren barruan, lehen ekitaldia hilaren 21ean helduko da, Javier Gil Conde antzerkigile eta Irungo Pio Baroja ikastetxeko irakaslearen eskutik, 20:00etan:
Falstaff no cree en la otra vida.
Bestalde, otsailaren 11 eta 18an Borobil teatrok
Jokoz Kanpo antzezlana eskainiko du. Hurrengo astean, berriz, Los rotos talde irundarraren eskutik
Un golpe de suerte lana ikusteko aukera izango da. Azken ikuskizuna Yllana taldeak eskainiko du, apirilaren 1ean.
Lehen dantza ikuskizuna, berriz, martxoaren 18an izango da, 17:00etan: Krego Martin Danza konpainiaren eskutik
Inoxentziaren laborategia lana ikusteko aukera izango da. Azkenik, martxoaren 25ean Adaxka dantza taldea igoko da oholtzara.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots igoko dira oholtzara, hilaren 22an. (Argazkia: Goierriko Hitza)