Blagan Euskara Elkarteak Erlo eta Xoxote mendiak igoko ditu igandean.
Izarraitz mendigunea izango da Blagan Euskara Elkarteak 2017an egingo duen lehen mendi irteerako jomuga. Iganderako antolatu dute eta, orain artekoak bezala, herritar guztiei luzatu diete gonbita. Hiru ordu eta erdiko ibilalditxoa izango dela jakinarazi dute, eta Erlo (1.030) eta Xoxote (912) gainak zapalduko dituzte.
08:15ean abiatuko dira Eroskiko aparkalekutik. Zertxobait lehenago hurbiltzea komeni da, zenbat kotxetan joan eta horrelakoak erabakitzeko.
Erlo (irudian) eta Xoxote mendiak igoko ditu Blaganek igandean