Marlaxka Xake Taldeko kideak kadeteen eta gazteen Gipuzkoako Txapelketa irabazi du, eta Ander Tafallek kadeteena, Morenoren atzetik sailkatu baita.
Abenduaren 30ean kadete eta Gazte mailetako Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketa egin zuten Donostian, Gros taldeak Karmelo Balda frontoian duen egoitzan. Marlaxkak hiru ordezkari izan zituen, eta hirurak lehen bosten artean geratu ziren —19 parte hartzaile izan ziren guztira—.
Adinez kadete den arren, Patxi Morenok sailkapen nagusiko buru bukatu zuen. Ibai Dorronsoro eta Ander Tafall podio bateratutik gertu geratu ziren, laugarren eta bosgarren, hurrenez hurren. Sailkapen bateratua irabazteaz gain, gazteen txapelketa ere irabazi zuen Morenok eta, horrela, Tafall kadeteen lehen postura igo zen, Morenoren atzetik bigarren kadete bezala sailkatu baitzen.
Patxi Moreno kadetea, gazteen artean, podiko lehen postuan