Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskarazko antzerki ausarta eta gertu-gertukoa

Distopia Antzerki Galdara konpainia oiartzuarrak Gaur ez da inoiz ekarriko du larunbatean Hondarribira. Sare sozialek bahituta duten gazte bat da protagonista.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/01/10
Distopia Gaur ez da inoiz

Xabi Lopez, ‘Gaur ez da inoiz’ obrako entsegu batean

Handia izan gabe, konpainia handiak pasatu dira Hondarribiko Itsas Etxetik. Baina horrek ez du esan nahi horientzat bakarrik denik edota, gutxiago, horien bitartez bakarrik iristen denik antzerki ona bertara. Larunbatean, esaterako,  proposamen ausarta iritsiko da Itsas Etxera, gertukoa gaiari dagokionez, baita distantziari begiratuta ere. Gaur ez da inoiz da obraren izenburua, eta Xabi Lopez zuzendari oiartzuarraren Distopia Antzerki Galdara konpainiaren lehen lana da. Zuzendari izateaz gain, gidoia ere Lopezena da eta aktore bezala ere aritzen da, Samuel Quel, Garazi San Martin eta Irantzu Sanchezekin batera. Gaur ez da inoiz Iruñeko Antzerki Eskolan (ENT) estreinatu zuten iazko udaberrian, egonaldi artistiko baten ondoren. Taldeak egonaldia egin zuen eskola iruindarrean, obra burutzeko. Proiektua euskaraz jaio zenez, estreinaldia ere euskaraz egin zuten. ENTren zuzendari Javier Perezek nabarmendu zuenez, lehen aldia izan zen antzerki obra bat Iruñean euskaraz bakarrik antzezten zela. Itsas Etxera ekarriko duten obra tragedia bat da, baina ez zaio umorea falta, eta gaia kontuan izanik, bat baino gehiagok ikusiko du bere burua eszenatoki gainean. Izan ere, Internetak eta sare sozialek harrapatuta duten gazte bat da protagonista. Kritika soziala egitea da laukotearen helburu eta, hitzen, dantzaren eta interpretazioaren bitartez, ikuslea bideratuko dute errealitatearen inguruko hausnarketa egitera. Antzezlan ausarta da Gaur ez da inoiz, ausarta den bezala Distopia Antzerki Galdara taldea, tentuz jarraitu beharrekoa. Larunbatean taularatuko dute Gaur ez da inoiz Hondarribiko Itsas Etxean, 20:00etan, eta sarrerak dagoeneko eros daitezke Arma Plaza kultur gunean (ostirala arte), 4 euroan, edo Interneten.
Hitzak bi sarrera zozkatuko ditu harpidedunen artean
Gizarte hotz baten kritika soziala egiten du Distopia konpainiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.