Birsortu prozesuko ponentziak aurkeztuko dituzte
Jone Etxeberriarekin eta Arkaitz Rodriguezekin solasaldia egingo dute asteazkenean.
Hondarribiko Sortuk solasaldia antolatu du asteazkenerako Muaran, 18:30ean. Jone Etxeberria Gipuzkoako Herrigintzako Arduraduna eta Arkaitz Rodriguez Ekintza Politikoko Idazkaria gonbidatu dituzte ekitaldira.
Solasaldia, Sortuk abian duen Birsortu prozesuari lotuta dago, eta urtarrilaren 21ean egingo duten kongresuko ponentziak aurkezteko balioko du. “Ezker Abertzalearen istorio hurbilari errepasotxo bat emango diogu, egungo egoeraren garrantziaz jabetuko gara eta aurrera begirako erronken inguruan jardungo gara”, azaldu dute.
Solasaldia irekia dela gaineratu du Sortuk.