Saritutako loteria kobratu daiteke gaurtik arraun elkartean
95.483 zenbakiko loteria-txartelak erosi zituztenek euro bakoitzeko 80 zentimo kobratuko dituzte.
Sari handirik ez, baina jokatutakoa bueltan jasoko dute. Gabonetako Loterian 95.483 zenbakiarekin parte hartu zuen Hondarribia Arraun Elkarteak eta, sari nagusiaren azken zenbakiaren berdina zuenez, jokatutakoa itzuliko diete. Gaur hasiko dira dirua banatzen arraun elkarteko loteria-txartelak erosi zituztenen artean, jokatutako euro bakoitzeko 80 zentimo; beste hogei zentimoak elkartearentzat dira.
Astelehen, asteazken eta ostiraletan banatuko dute dirua, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, elkartearen egoitzan (Molla ibilbidea, 5).