Larunbateko manifestaziorako autobusa jarri du Hondarribiko Sarek.

Berrogei bat lagun elkartu ziren Kai Zaharrean, “salatzen dut” esateko
Hilaren 14an, larunbatez, euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziorako deia egin zuten larunbatean Hondarribiko Kai Zaharrean. Manifestaziora eramango dituzten hatz salatzaileak eskutan zituztela, Sare Herritarraren deialdiarekin bat egin zuten berrogei bat lagunek.
Iazko irailean abiatutako
Salatzen dut kanpaianaren barruan kokatzen da larunbateko manifestazioa. Kanpainarekin, “dispertsio mendekatzailea” arbuiatu nahi du Sare Herritarrak, eta euskal presoen giza eskubideen alde “gizarte zibila aktibatu” nahi du.
Jendetza espero da larunbatean Bilbon eta antolatzaileek, ahal den heinean, autobusez joateko eskatu dute. Hondarribiko autobusa Miramarretik abiatuko da, 15:00etan. Izena eman nahi dutenek whatsapp bidez egin dezakete, 650 98 47 45 zenbakira idatziz.