Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra 15.352 lagunek bisitatu zuten haurren parkea.
Bukatu dira Gabonak denentzat, baina aurretik, haurrek, datorren urtera arte agurtu behar izan zuten Ficobako Eguberrietako Haurren Parkea. Joan den asteazkenean izan zen, eta abenduaren 26an zabaldu zituen ateak. Astebete pasatxo horretan, 15.352 lagunek bisitatu zuten haurren parkea.
Ficobak jakinarazi duenez, hirugarren urtez gainditu dute 15.000 bisitariren langa, eta aurten, gainera, iaz baino bi egun gutxiagotan irekita. Eguneroko bisitari kopurua %20 hazi dela gaineratu du. Bi egunetan, gainera, erabat bete da erakustazoka, abenduaren 26an eta urtarrilaren 3an. Ficobaren arabera, erabat finkatutako ekitaldia da.
Bisitari gehienak eskualdekoak izan dira %45. Gainontzekoak Donostialdetik (%25) eta Oarsoaldetik (%18) etorri dira, batez ere.
Eguberrietako parkea, Ficoban.