Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Epa!', umorea a capella eran abestua

Demode Quartet taldeak kanta ezagunen bertsioak egiten ditu, eta umorearekin uztartu. Sei urtean 200 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/01/05
demode quartet

Epa! ikuskizunean euskal kulturak munduan izan duen eragina aztertzen dute, umorez

Demode Quartet abeslari taldeak umorea eta musika uztartzen dituen Epa! ikuskizuna taularatuko du larunbatean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Joli Pascualenak, Mikel de la Fuentek, Iker Huitzik eta David Roscok osatzen dute laukotea eta Patxi Barco aritzen da gidoilari eta zuzendari lanetan. Ahots laukotea da Demode Quartet, baina abestu baino gehiago egiten dute, antzeztu, eta umorearekin zipriztintzen dituzte haien antzezkizunak. 2010ean sortu zen taldea, abesti ezagunetatik abiatuta a capella egindako moldaketak jasotzen zituena. Ikuskizunak arrakasta handia izan zuen eta abesti horiekin diskoa grabatu zuten ondoren. Itsas Etxera Epa! ikuskizuna ekarriko dute, taldearen bigarren estreinaldia, disko formatuan ere kaleratu zutena. Lehenengoarekin alderatuta —euskarazko nahiz ingelesezko kantak hautatu zituzten—, euskarazko abestiak soilik biltzen ditu bigarren ikuskizunak: Bagare, Baldorba, Lau teilatu, Xalbadorren heriotzean, Maite zaitut, Ilargia, eta beste zenbait. Kanta horiek abiapuntutzat hartuta, laukoteak euskal kulturak munduko beste kulturetan izan duen eragina aztertuko du, beti ere umorez. Hala, asko bidaiatu eta ikertu ondoren, honako ondoriora iritsiko dira: countrya, jazza, sanba, Bollywood edo Pop-modernoaren jatorria Euskal Herriko mendi, portu eta haranetan bilatu behar dela. Formula arrakastatsua Sortu bezain pronto arrakasta itzela lortu zuen Demode Quartet-ek. Epa! ikuskizuna, esaterako, 50 aldiz taularatu zuten lehen urtean bakarrik. Dudarik gabe, hutsune bat betetzen asmatu du taldeak eta ekitaldi garrantzitsuetan parte hartzeko deiak jaso dituzte: hala nola Basque Culinary Centerren inaugurazioan edota Donostia Zinemaldiko galetan. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren gala instituzionalaren arte-produkzioaz arduratu ziren eta Kursaalean egin zen Espainiako Sormen Sariak banatzeko galan parte hartu zuten. Larunbatean iritsiko da Epa! Itsas Etxera. Sarreren prezioa 6 eurokoa da, eta 4 eurokoa 18 urtetik beherakoentzat. Gaur eta bihar Arma Plaza kultur eta turismo gunean eros daitezke eta larunbatean Itsas Etxeko leihatilan, emanaldia hasi baino bi ordu lehenago. Interneten ere salgai daude, Kutxabanken atarian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.