Gizonetan hiru irundar igo ziren podiora; emakumeetan, bi hondarribiar eta beste irundar bat.
Gomez eta Larzabal (eskuinean), Kale Nagusiko aldaparen azken metroetan
Hiru irundar lehen hiru postuetan, hori da 2016ko San Silbestre Solidarioa lasterketak gizonen proban utzi zuen emaitza. Joseba Larzabal izan zen azkarrena (19:07), Jose Antonio Gomez (19:17) eta Iñaki Lopetegi (19:39) herrikideen aurretik. Kale Nagusia elkarrekin igo zuten aurreneko biek baina Larzabalek indartsuago bukatu zuen lasterketa.
Beñat Bengoetxea izan zen lehen hondarribiarra, laugarren, eta bosgarren beste irundar bat sartu zen, Jon Gavela.
Behobidek lasterketaren lehen zatian ihes egin zuen
Emakumeetan, aldiz, etxekoak izan ziren nagusi. Claudia Behobide erraz nagusitu zen (22:37), eta Nerea Sarriegi hirugarren geratu zen (22:57). Bi hondarribiarren artean Olatz Zabala irundarra sartu zen helmugan, bigarren tokian, Sarriegi baino segundo bakar lehenago helmugaratuz.
Laugarrena Marina Gonzalez donostiarra izan zen eta bosgarrena Sandra Piera irundarra.