Santiago Konpostelakoa eta Javier Ugarte kaleak berriro hiritartzeko obraren lehen fasea amaitu dute.
Hauxe da Santiago Konpostelakoa kalearen itxura berria
Bi hilabeteko lanen ondoren, Javier Ugarte eta Santiago Konpostelakoa kaleak berriro hiritartzeko lanen lehen fasea amaitutzat eman du udalak, Santiago Konpostelakoa berrituta. Heldu den astean itzuliko dira langileak, kaleko goiko aldean gauza batzuk burutzeko eta bigarren faseari heltzeko.
Txomin Sagarzazu alkateak azaldu duenez, Javier Ugartera mugituko dira langileak bigarren fasean: “Hurrengo pausua, Javier Ugarte kalearen goi aldea berriritartzea izango da, Bista Eder etxearen aurre aldean hain zuzen. Bigarren zati honetan sarrerako eta irteerako trafikoa Santiago Konpostelakoa kaletik zehar joango da, behin kale hau amaitzen denean”
Ondoren, Javier Ugarte kalea eta San Gabriel egoitzaren sarreran dagoen eremua da berrituko duten; Aste Santua baino lehen bukatu nahi dute eta trafikoa eten gabe egingo dute la, “une oro oinezkoen eta ibilgailuen sarbidea ahalbideratuko da”. Bigarren eta hirugarren zati hauek apirila erdialderako amaituak egongo dira, Aste Santuarekin batera.
Eta bukatzeko, laugarren fasean, San Cristobal biribilgunea eta Santiago kalearen hasiera arteko zatia berrituko dute.