Adifen tren geltokian emango diete ongi etorria 18:00etan, eta handik, tren berdea hartuko dute.
Trenez iritsiko dira ohi bezala Errege magoak Irunera. Hori bihar izango da, hilaren 4ean, opariak banatu aurreko egunean.
Adifen tren geltokian emango diete ongi etorria 18:00etan, eta handik, tren berdean, Letxunborro hiribiderantz egingo dute. Gero, Hondarribia eta Colon pasealekutik igarota, San Juan plazaraino joango dira. Plazara sartu aurreko azken zatia, ordea, Eliza kaleko zatia, oinez egingo dute. Azkenik, udaletxera igoko dira, eta handik haur eta heldu guztiak agurtuko dituzte.
Bestalde, gutuna eman nahi dieten haurrek aukera izango dute udaletxeko areto nagusian, 16:00etatik 20:00etara. Pajeak ariko dira eskutitzak jasotzen
Errege magoen desfilea udalak antolatu du BAF 7301 Trenaren Lagunen Elkartearekin, Irungo Atsegiñarekin, Santiagoko Deabruekin, Irungo aisialdiko taldeen koordinakundearekin, Ondare kultur elkartearekin eta Irun Hiria Musika Bandarekin. Hain zuzen, gaur, 19:00etan, bilera egingo dute Amaia KZn, antolakuntzan lagundu duten pertsona eta entitate guztiek.
Errege magoak aurten ere trenez iritsiko dira Irunera.