Bigarren tokian Andrea Opariak geratu da, eta Joski, hirugarren.
Zuloaga kalean dagoen Tartufa Opariak jostailu dendak irabazi du Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo departamentuak antolatutako Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren seigarren ekitaldia. Bigarren tokian Andrea Opariak sailkatu da, eta hirugarrenean Joski arropa denda.
Hurrenez hurren, 450, 300 eta 200 euroko sariak irabazi dituzte hiru saltoki irabazleek. Hiru sarituen apainketa ikusi nahi duenak, hilaren 7ra arte izango du aukera.
2016an ireki zuten Tartufa eta lehen aldiz aurkeztu da lehiaketara