Haurrentzako diskoa da 'Harriaren hiztegia', Bernargo Atxagaren poemekin Jabier Muguruzak idatzitakoa.
Muhguruza, bi abeslariekin. Zuzeneko aurkezpen bakarra izango da Irungoa
Harriaren hiztegia, Jabier Muguruza soinujole irundarraren azken diskoaren aurkezpena jasoko du bihar Amaia Kultur Zentroak, 17:00etan. Muguruzaren eta Bernardo Atxagaren elkarlanetik sortutako azken fruitua da
Harriaren hiztegia, oraingoan, haurrei begirakoa. Musika irundarrarena da, eta letrak, Atxagarenak.
Biharko emanaldia, diskoaren zuzeneko aurkezpen bakarra izango da eta grabazioan parte hartu duten musikari gehienak bilduko ditu, horien artean diskoari ahotsa jarri dioten bi neskatoak, Naroa Zamora eta Daniela Etxeberria. Bi gazteekin batera, Michel Longaron bateria, Txema Garces baxua, Jon Mari Beasain gitarra eta, noski, Jabier Muguruza igoko dira taulara.
Sarreren prezioa 4,20 eurokoa da eta Luis Marianoko turismo bulegoan lor daitezke, edo
Internetez. Bihar, emanaldiaren egunean, Amaia KZko leihatilan salduko dituzte, prezio berean.