4-8 urte bitarteko haurrentzat izango da, doan.
Lupe Lekuona ipuin kontalariaren saioa izango da heldu den asteartean, hilaren 27an, Hondarribian. Emeki emakume elkarteak antolatu du eta Puntaleko eskola zaharrean duten egoitzan egingo dute. 17:00etan hasiko da eta 4-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
Emanaldiak Hondarribiko Udalaren laguntza du eta doan izango da.